Iñigo Martinez Zaton, Elkarrekin Podemos-IU: 'Ezin dugu onartu itunpeko unibertsala, baldintzatuta egon behar du'

Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Eusko Legebiltzarrean hezkuntza akordioa lortzeko lehen zirriborroa aurkeztu da eta ekarpenak egiteko epea aste honetan bukatzen dela, Elkarrekin Podemos-IUk argi ditu bere lehentasunak; alde batetik, segregazioarekin bukatzea eta bestetik, euskal eskola publikoa hezkuntza publikoaren ardatza izatea.

Titulartasunaz gain, hezkuntza planifikazioak garrantzi handiena duela azpimarratu du Iñigok. Bestalde, hizkuntza eredu bakarra defendatzen dutela azaldu du, baina malgutasun puntu batekin, "euskalduntze prozesua ezin da berdin aplikatu eskualdeetan, neurri gehiago jarri beharko dira euskara askoz gutxiago dagoen eskualdeetan, euskara nagusi den eskualdetan baino". Halaber, euren helburuen artean gehitu du, ikasleek Derrigorrezko Hezkuntza bukatutakoan, euskara eta gaztelanian B2 maila izan dezatela.

Gaiz aldatuta, Covid neurriak bertan behera gelditu direla, Osakidetzako langileek beraien egoera salatzen jarraitzen dute, eta hilabete honetarako, hainbat greba deialdi daude deituta. Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du arazoa ez dela greba batekin konpontzen, "EAJk eta patronalak normalean beti berdina esaten du; hala ere, batasun sindikala dago eta estimatu behar den gauza da" azaldu du Iñigok. Osakidetzako arazoak estrukturalak direla eta estruktural moduan jorratu behar direla nabarmendu du, grebak negoziatze prozesu bat egiteko eta Osakidetzako kalitatea hobetzeko egiten dutela, "osakidetzaren kalitatea langileen bizkarretan oinarritzen da, justua da langileen lan baldintzak hobetzeko egiten duten borroka".

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image