Iker Casanova, EH Bildu: 'Jendearentzat onuragarriak eta errealak diren neurriak adostu ditugu Madrilen'

Iker Casanova EH Bilduren legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

EH Bilduk Espainiako Aurrekontu Orokorrak babestuko dituela iragarri berritan, Casanovak azpimarratu du "berri ona" dela. Negoziazio hauetan , dio, "EH Bilduren espiritua beti izan da jendearentzat onuragarriak, errealak eta praktikoak diren neurriak mahai gainean jartzea". Ildo honetan, EH Bilduk Madrilgo Kongresuan beteko duen papera garrantzitsua izango dela iritzi du Casanovak, "estatu mailan independentziari lotuta dagoen irudia aldatzeko eta sektore askorekin konektatzeko".

EAEko aurrekontuei dagokionean, "aurrekontu txarrak" direla adierazi du legebiltzarkideak; kontraproposamena landuko dutela eta negoziatzen jarraitzeko borondatea dutela azaldu du. Dena den, aurrekontu hauek Nafarroakoekin edo Madrilgoekin alderatuta "desberdinak" direla nabarmendu du bi arrazoiengatik: EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa dutelako, eta oposizioan ultraeskuina ez dagoelako.

Euskal industriaren egoera aztertu du Casanovak, eta salatu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak ez duela "estrategiarik" Industria Garatzeko Planaren gainean. La Naval ontziolaren etorkizunari dagokionean, EH Bilduren legebiltzarkidearen iritziz "industriak hartu beharko luke proiektuaren zati handiena".

Azaroaren 20an Bilbon EH Bilduk deitutako manifestazioak "aurreikuspenak gainditu" dituela esan du; "Gure alderdi mugimenduaren komunitatea aktibatzea eta berriz elkartzea lortu dugu".

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image