Igor Arroyo: 'Hazkunde mugagabearen garaiak amaitu dira; birbanaketa beharrezkoa da'

Igor Arroyo LAB sindikatuko idazkari nagusi ondokoa elkarrizketatu dugu Gurean Gaur magazinean.

Gizarteak arlo ekonomiko eta sozialean bizitzen ari den krisiaren aurrean bi aukera daudela nabarmendu du. Alde batetik, gutxi batzuen etekinak areagotzearren desjabetze eta prekarietate politikak ezartzea; eta bestetik, birbanaketa politikak martxan jartzea. Honekin batera, banaketa hirukoitza aplikatzea, alegia, zaintza, enplegua eta ondasuna denon artean banatzea. Etekinak barik bizitzak jarri behar direla erdigunean aldarrikatu du Arroyok; "herri proiektu batetik sistema ekonomiko, sozial eta politikoa antolatu behar da jendeari bizitza duin bat emateko". Horretarako, beharrezkoa ikusten dute Euskal Herrian mobilizazio ziklo bat hastearen beharra.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image