Skip to main content

Helena Ruiz de Azua: 'Instituzioek egin beharko lukete Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana'

Elkarrizketa

Helena Ruiz de Azua Zaporeak elkarteko komunikazio arduraduna elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Zaporeak elkarteak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen die. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Azken asteetan hedabideek fokua jarri dute Ukrainako gerraren ondorioz ihes egin dutenen gainean, baita EBk hartu duen erabakia horiek behin-behinean hartzeko. Bien bitartean, Bidasoako edota Melillako gertakariei trataera guztiz desberdina ematen zaie. Gauzak horrela, "sistema arrazista" batean bizi garela agerian geratzen dela azaldu du Helenak, munduko gatazkei ez zaielako garrantzi berdina ematen.

Bestalde, adierazi du Greziako egoera ez dela hobetu, adibidez, errefuxiatu guneetan, covid-19a dela eta, ez daukatela 'mugimendu eskubiderik' ez eta ur berorik. Hausnarketa bezala adierazi du Gobernuz Kanpoko Erakundeek egiten duten lana instituzioek egin beharko luketela; era berean, dei egin die herritarrei Zaporeak proiektuarekin bat egiteko.