Skip to main content

Bizipoza elkartea: 'Guztiontzat beharko lukeen herri inklusibo bat osatu nahi dugu'

Elkarrizketa

Bizipoza elkarteko Leire Elizegi eta Nerea Godoy izan ditugu Hamaika Telebistan.

36 elkartek osatzen dute Bizipoza, aurten, horietatik 12 aukeratu dituzte 'Mundu berri bat guztiontzat' proiektuan parte hartzeko.

Elkarteen errealitatea eta baloreak transmititzea dutela helburu azaldu dute, eta 'Mundu berri bat guztiontzat' proiektuak izan duen harrerarekin "oso pozik" daudela, "elkarlanaren eta komunitate baten emaitza da" adierazi dute. "Komunitate bat osatzen ari gara, aitortza handi bat merezi dute Bizipoza osatzen duten elkarte guztiek, egunerokoan lan izugarria egiten dute gizarteari bizitzeko ezinbesteko betaurrekoak emanez" azpimarratu du Leire Elizegik.

Bizipoza terapia da haurrentzat eta haurren familientzat, bakarrik ez sentitzeko "etxea" eta babesa, "Bizipozak bizipoza ematen die haurrei".