Skip to main content

Andoni Solorzano, Zer Non Ikusi: 'Erakundeek inbertitu egin behar dute euskarazko edukietan eta bikoizketan'

Elkarrizketa

Andoni Solorzano Zer Non Ikusi egitasmoko kidea eta 'Pantailaldia' ekimenaren boluntarioetako bat elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Bere esanetan, 'Zer Non Ikusi' egitasmoaren helburua da gurasoei erreminta bat eskaintzea beren haurrei euskarazko edukiak eskaini diezazkieten; izan ere, azpimarratu du euskarazko edukiak badauden arren, eskaintza “mugatua” dela.
Azken hastean martxan jarri den Pantailaldia ekimenean parte hartzen ari da, eta nabarmendu du “gauza berriak topatzen eta baliabide berriak ezagutzen” ari dela.

Era berean, gehitu du euskarazko ikus-entzunezkoen sektorearen egoera “larria” dela, eta nabarmendu du erakundeek bikoizketaren aldeko neurriak hartu behar dituztela: “Erakundeek inbertitu egin behar dute euskarazko edukietan eta bikoizketan; pilota euren teilatuan dago". Izan ere, adierazi du ikus-entzunezkoen sektorea “giltza” dela gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzeko, eta zentzu horretan, neurriak hartzea urgentziazkoa dela dio, globalizazioaren eraginez, euskarazko edukien kopurua hutsaren hurrengoa delako munduan.