Skip to main content

Ana Viñals: 'Hezkuntza publikoa hegemonikoa bihurtzea da gure helburua'

Elkarrizketa

Ana Viñals Elkarrekin Podemos alderdiko Bilboko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Eusko Legebiltzarrean hezkuntza ituna lortzeko prozesuaren barruan, bere ekarpenak jaso dituen dokumentua aurkeztu du Elkarrekin Podemos-IU-k, "Elkarrekin Podemos-IU legebiltzar taldetik Eusko Legebiltzarrean hezkuntza ituna lortzeko 80 neurriz osatutako proposamen bat plazaratu dugu. Guztiok ekarpenak egiteko unea da" azaldu du. Hezkuntza ituna soziala izan behar dela azpimarratu du, alderdi politikoen artean soilik ez geratzea. Bestalde, Eusko Legebiltzarrean plazaratu duten proposamenak hiru helburu nagusi dituela nabarmendu du Anak: "segregazioa saihestea, hezkuntza publikoa indartu eta babestea eta hezkuntza ituna soziala eta gardena izatea".

Ondoren, hezkuntzatik osasungintzara egin dugu salto, ikastetxeetan ezarritako protokoloei eta Osakidetzaren egoerari helduta.

Azkenik, Bilboko Udalak Atxuriko kantxak hesitzeko hartutako erabakiaren ondorioak salatu ditu Viñalsek.