Alfonso Ríos: "Zenbait enpresak ez dute lan arriskuen prebentziorako legea betetzen"

Alfonso Rios CCOOko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Covid19ak eragindako segurtasun neurriez mintzatu da, eta azpimarratu du enpresen ardura dela prebentzio neurriak enpresetan betetzea. Industria jarduera geldituta egon bada ere, "ulertezintzat" jo du lan istripuak areagotzea, eta nabarmendu du zenbait enpresak ez dutela Lan Arriskuen Prebentziorako Legea betetzen, eta ez dituztela prebentzio neurriak betetzen. 

Telelana ere izan du hizpide Riosek, eta nabarmendu du telelanaren arriskurik handiena dela ez dela deskonexio digitala existitzen. Telelanaren Legea lortzeko egindako lana azpimarratu du, eta hori betearazi behar dela orain. 

Zaharren egoitzaz galdetuta, nabarmendu du pribatizazioaren eredua dela. Zentzu horretan, azpimarratu du arreta sozio sanitarioa eta osasun tratamendua ez direla lehentasuna, "negozio egitea" baizik. Era berean, RGIa indartu behar dela azpimarratu du pertsona gehiagorengan heltzeko, eta pertsona horiek dituzten arazo gehiagori aurre egiteko. 

Hezkuntza eta osasungintzai publikoari dagokionez, nabarmendu du azken urteetan murrizketak egin direla, eta nabarmendu du osakidetzako langileek ez dutela soldata handitzea eskatu, herritarren osasuna bermatzeko baliabide gehiago baizik. Hezkuntzari dagokionez, sailburuaren jarrera aldaketa ikusi dutela adierazi du, baina "urrun" daudela oraindik: "Hezkuntza publikoan 2.500 kontratazio behar dira, eta 600 egin dira".

"Gure helburua lan erreformaren indargabetzea da"

Covid19ak eragindako krisiak ugaritu egin ditu lan gatazkak, eta horiei aurre egiteko ezinbestekotzat jo ditu langileen mobilizazioa eta negoziazio kolektiboa. Zentzu horretan, adierazi du beren helburua erreformaren indargabetzea dela, baina prozesua luzea izango dela ohartarazi du: "Lege bat kentzen denean, beste lege bat sortu dehar da, eta horrek prozesua mantsotuko du". 

Lan gaixotasunak ere izan ditu hizpide, eta nabarmendu du lan gaixotasunei dagozkien gatazketan, borroka nagusia mutuen aurkakoa dela: "Mutuak dira lan gaixotasunen prestazioak ordaindu behar dituztenak, eta ez dute nahi izaten".

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image