Elkarrizketak

All Stories

Eneko Sagardoy: "Atzera begiratzen dudanean, zortedun sentitzen naiz"

Eneko Sagardoy aktorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Mahai gainean dituen proiektuez hitz egin dugu berarekin, eta nahiz eta oso gaztea izan, egin duen lan guztiarekin "oso pozik" dagoela adierazi du: "Batzuetan pentsatzen dut: astia eman dit hau guztia egiteko?", dio. Era berean, zuzendari oso desberdinekin lan egiteko aukera izan duela dio, eta "oso zorteduna" sentitzen dela azpimarratu du.

'Hondar ahoak' telesaila, eta izan duen erantzuna izan du hizpide, eta adierazi du "sekulako poza" izan dela telesailak ARGIA saria lortu izana. Proiektua oso berezia izan dela nabarmendu du, eta oso jende onarekin lan egiteko aukera izan duela azpimarratu du: "Oso berezia izan da". Telesailaren arrakastaren arriskua gidoia bera izan dela dio, eta historia kontatzeko modua: "Uste dut ikus-entzuleek asko eskertu zutela proposamen arriskutsuagoa ikustea behingoz telebista publikoan". Izan ere, azpimarratu du ikus-entzuleek gero eta "exijentegoak" direla.

'Patria' telesaila ere izan du hizpide, eta sortu duen polemikaz hitz egin dugu berarekin. Nabarmendu du telesailak ez direla historia liburuak, eta beraz, ez direla "errelato osoak": "Patria horren guztiaren zatitxo bat izan da", dio. Pertsonaiez galdetuta, adierazi du nahiko erraza izan dela bere pertsonaia antzeztea, berarengandik nahiko hurbil sentitu duelako.

Zinemagintzaren eta antzerkigintzaren egoeraz hitz egin dugu, eta covid19ak eragindako pandemiak zein eragin izan duen sektore horietan. Sagardoyk dio sekulako kolpea hartu dutela zinema aretoek, eta %80 jaitsi dela bertaratzen den jende kopurua: "Oso egoera eskasa da". Etorkizunean online plataformek eta zinema aretoek elkarbizitzen jarraituko dutela nabarmendu du.

Goya sarietan euskarazko filmetan lan egindako hiru sektore egongo dira, eta horrek sekulako "poza" ematen diola adierazi du: "Egiten den lana erakusten du". Arteak eta zinemagintzan pertsonengan, mundua ikusteko moduan, zein beren hausnarketetan zein eragin duen galdetuta, adierazi du gehiago pentsatzen duela "komunitate txikian", zer eragiten duen bere inguruan. "Umiltasun horretatik egiten dut lan", dio.

Gasteizko Principal antzokian, emanaldi baten amaieran jasan zuen erasoaz hitz egin dugu, eta nabarmendu du hizkuntzaren inguruko erasoak salatzen jarraitu behar dela "arriskutsuak" direlako eta "gorrotoa" darielako. Hala ere, azpimarratu du horrelao jarrerak dituzten ikusleak "gutxiengoa" direla.

Etorkizuneko ametsez galdetuta, ikasteko tartea hartu nahi duela esan digu: "Apirilean Parisera joateko asmoa nuen, baina konfinamenduaren ondorioz ezin izan nuen joan. Hori egitea gustatuko litzaidake". Profesional arloari dagokionez, "ilusioa" pizten dioten proiektuetan parte hartzen jarraitzea, eta antzerkigintzatik eta zinemagintzatik bizitzen jarraitzea dela dio.

Eneritz Garro: "Osasun mentala oinarrizkoa da ikaskuntza prozesuan"

Eneritz Garro Mondragon Unibertsitateko irakaslea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Ikaskuntza prozesuaz hitz egin dugu berarekin, eta “bizialdi osora” hedatu dela nabarmendu du. Covid19ak eragindako izurriak hezkuntzan izan duen ere izan du hizpide, eta azpimaratu du egoera honen ondorioei “herri gisa” erantzutea dela erronka.

Ikasketa prozesuan eragin dituen aldaketak izan du hizpide, eta nabarmendu du egoera honek aukera ematen duela curriculum-aren gainean eztabaidatzeko: “Zer da benetan funtsezkoa? Zertan sakondu nahi dugu? Zein dira gure ikasleen beharrak? Horretan jarri behar dugu arreta", dio.Era berean, irakasleek beren lanaz hitz egiteko espazioak behar dituztela dio, beren egiteko moduez, pedagogiaz, ikasleez, etab eztabaidatzeko.

Ikaskuntza prozesuan, osasun mentala “oinarrizkoa” dela nabarmendu du Mondragon Unibertsitateko irakasleak, eta alde horri erreperatu behar zaiola. Zentzu horretan, ikastetxeetan irakasleek egiten duten zaintza lana gehiago baloratu behar dela azpimarratu duzu. Izan ere azpimarratu du zaintza lehen mailako alderdia dela, eta familiatik familiara "izugarrizko" aldea egon zela itxialdian. “Arrakala izugarria izan zen”.

Ikaskuntza presentzial eta online-ari dagokionez, nabarmendu du ez dela berdina ikaskuntza presentziala online-ra ekartzea edo online-ean pentastutako ikasketa prozesua: “Online irakaskuntza izan daiteke kolektiboa”. Zentzu horretan, nabarmendu du kontua ez dela online edo presentziala, baizik eta kontutan hartzea online erakaskuntza zertarako erabiltzen den, eta kontuan hartzea “nola” egiten den.

Era berean, ikerkuntzaren garrantzia izan du hizpide, eta nabarmendu du ikerketarik gabe zaila dela aurrerantz egiteko pausoak zein diren intuitzea.

hamaika telebista

Image