Elkarrizketak

All Stories

Ainara Ortega: “Heriotzari, bizitzari eta erokeriari oda bat da 'Odin', nire hurrengo diska”

Ainara Ortega musikari eta aktorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

'Onin' da bere azken diska, oraindik kaleratu ez dena. Ez daki noiz izango den argitara emateko momentua, pandemiaz gain, “barrutik atera” behar den gauza dela aldarrikatu du Ortegak.
Barrutik, sentimendutik, bere diska guztia bezalaxe. 'Onin' izenak berak gordetzen du esanahia; Lesakako ibaia da, bere mutil lagunaren herria; 2017an hil zena, ezbeharrez. Errekak aurrera eramaten duen ur horren islada da Onin, aurrera jarraitzeko eta dolua egiteko indarra ematen duena.

Doluaz, heriotzaz eta gaiaren inguruan gizarteak ditugun tabuak azaleratu ditu Ortegak. Berak, doluan umorea baliatzera ikasi zuen. Umorea da bere bizitza zeharkatzen duena, eta, noski, hori bera ere bere abestietan islatzen da; 'euskera marabillosua' da horren adierazle; umore klabean euskararen erabileraren argazkia da kanta.

Incansables Hernaniko txarangako kidea da bere aita, baita Lander, bere bikotea izandakoa ere. 50Urteko ibilbidea egin dute aurten eta hori laburbiltzeko diska-liburu bat ekoitzi dute; Ortega eta aitaren arteko elkarlanean. Prozesua erraza eta polita izan zela adierazi du.

Musikaz gain, arteak biltzen dituen beste arlotan ere badu esperientzia Ortegak: antzerkigintzan, esaterako, nahiz eta momentuz izurriaren ondorioz antzezlanak bertan behera utzi diren. Baita dantza ere, charleston edo swing-a gustoko ditu, esaterako.

Reggaetoia, trap-a eta musika estilo berrien gainean ere hitz egin du musikariak. Musikak hezkuntzan duen paperaz ere aritu da, “teoria gehiegi dago musika irakasteko orduan”, dio, eta hori izan daitekeela umetan musika kasteko motibazio falta.

hamaika telebista

Image