Image

Elkarrizketa

All Stories

NAIZek 10 urte, trantsizio digitalaren bidean erronkak betez

Iñaki Altuna NAIZeko zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Hamarkada bat bete du NAIZ komunikabideak. Trantsizio digitalaren bidean norabide berria hartuta ekin dio urteurrenari. Sorreran, "Garai berri baterako komunikabide berri bat" bezala aurkeztu zen NAIZ, "marka berri bat atera izanak zer ikusia zeukan egoera berri baten aurrean aurkitzen ginela" azaldu du Altunak.

Egoerak egoera, garaiak aldatu dira, hala ere, kazetaritza egiten dugunean perspektiba ez galtzea garrantzitsua dela azpimarratu du, "perspektiba galdu gabe gure lana informatzea da, iritzia eta eztabaida sustatzea, gizartearen osasun demokratikoari ekarpena egitea".

Ibilbidean izan dituzten erronkak eta gaur egun dituzten helburuak azaldu dizkigu Iñakik, digitalizazioaren eta transmediaren garrantzia azpimarratuz.

Esther Saavedra: 'Lehen Arreta ez dago Osakidetzako Mahai Sektorialeko gai-zerrendan'

Esther Saavedra Osakidetzako ELA sindikatuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Osakidetzaren desegitea aspaldidanik ari dira salatzen sindikatuek; horren aurrean, Eusko Jarlaritzak beste alde batera begiratzen duela esan du Saavedrak, benetako errealutatea ezkutatzeko ahaleginak egiten ari direla. Horrez gain, aurreikuspen eta plangintza falta nabaria dela azaldu du, "Osasun Sailak justifikazio desberdinak bilatu ditu aitzaki perfektuak bilatzeko" salatu du. Horrez gain, gaineratu du lan baldintza egokien falta dagoela, eta modu horretan dauden langileak erakarri beharrean "ihes" egiten dutela.

Greba eta mobilizazioekin jarraituko dutela azaldu du, "gustatuko litzaiguke beste era batera konpontzea, baina ez dugu beste biderik ikusten". Gaurkoan Mahai Sektoriala deituta zegoen, baina sindikatu guztiek ez bertaratzea erabaki dute, Saavedrak dioenez, euren aldarrikapenak ez dituztelako aintzat hartu: "Lehen Arreta ez zegoen gai-zerrendan, egoera hain larri baten aurrean", salatu du.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image