Image

Elkarrizketa

All Stories

Inaxio Oiarzabal: 'Presoen ia %80a Euskal Herrian dago eta hori izugarrizko aldaketa da'

Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Nabarmendu du 36 preso inguru falta direla euskal herriratzeko, baina egindako bidea balioetsi du; izan ere, 1. graduan edota isolamenduan ez dago presorik.

Hori horrela, azpimarratu du garrantzitsuena dela prozesu hori martxan egotea, eta batez ere, bide hori egiten jarraitzea. Zentzu horretan. 2022. urtean urrunketaren amaieraren urtea izatea espero dutela adierazi du, horretarako borondatea badagoela uste du. Dagoeneko presoen ia %80 Euskal Herrian dagoela dio, “izugarrizko aldaketa” senideentzako. “Lehenbailehen” presoak euskal herriratzea espero du Sarek, hauteskunde zikloak zaildu dezakeelako egoera.

Gradu progresioetan eta baimenak eskuratzerako orduan “zailtasunak” egon direla azaldu du. EAE eta Nafarroako egoera, baina, ez da berbera. EAEko kartzeletan gradu progresiorako aukerak egikaritu diren bitartean Nafarroan “zailtasun eta oztopo asko” daudela nabarmendu du.
Oztopoen muinari begiratuta, arlo juridikoan “oraindik oso jarrera atzerakoiak” daudela azaldu du: “Etorkizuneko ikuspegi batetik erabakiak hartu beharko lirateke, eta ez mendekuz”, gaineratu du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image