Image

Elkarrizketa

All Stories

Itxaso Atutxa, EAJko BBBko lehendakaria: 'EH Bilduri Madrilen akordioak egiteko duen exigentzia maila berbera eskatzen diogu'

Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, beharrezkoa da alderdi politikoek beren artean hitz egitea: “Elkarrizketak egin behar ditugu, denbora hartu, eta uste dut momentu ona dela hori egiteko”. Zentzu horretan, nahiz eta hauteskunde garaia izan, uste du alderdi politikoak gai direla politika egiteko.

Nagore Iturrioz, Steilas: 'Itun zabala irudikatu nahi dute Hezkuntzan, baina ez da prozesu parte-hartzaile bat'

Nagore Iturrioz Steilas sindikatuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen zirriborroa hizpide. Bere esanetan, zirriborroak titulartasun publiko eta pribatua “berdintzen” ditu. Zentzu horretan, nabarmendu du hezkuntza sistemaren “arazorik larriena” den eta “segregazioaren iturri” den dualtasuna “bermatzen eta blindatzen” duela.

Joseba Otondo: 'Landa eremuaz beti oroitzen dira, neoliberalismoaren zerbitzurako bada'

Baztango alkatea den Joseba Otondok bigarren legealdia beteko du 15 herri txikiz osatutako udaletxean. Euskal Herriko zabalera handieneko udala da Baztan, eta landa eremuak berebiziko garrantzia du bertako errealitate sozioekonomikoa ulertzeko. Sistema globalizatu eta neoliberalista baten baitan landa eremuak duen egoeraz hausnartu du Otondok. Baita Erdizko meategia edo Aroztegia proiektuaren inguruko irakurketa.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image