Skip to main content

Edur Garcia Oraá: "Hiriak Harrotu bezalako zerbitzu bat merezi du eta horren alde borrokatuko dugu"

Gurean Gaur

Harrotu Iruñeko Udalaren zerbitzu publiko bat da, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazio eta zerbitzuak ematen dituena, eta Kattalingorrik kudeatzen du. Kattalingorrik salatu duenez, Iruñeko Udalaren aurrekontuetan zerbitzu horietarako partida erdira jaitsi da. Elkarte horrek eskatu du partida hori bere horretan uzteko, eta LGTBIQ+ arloan murrizketak egitea Giza Eskubideak murriztea dela salatu dute.