Martxan da Hamaika Telebistaren albistegi zerbitzuaren denboraldi berria

Denboraldi berriari ekin diogu euskal komunitateari zerbitzua eskaintzen segitzeko asmoz, aktualitatea maiztasunean eta hedapenean areagotuz.

Gehiagorik ere izango da: KolpeZKolpe, Musika Zuzenean, Nafar Away, Klik Batean, Hamaika Leiho...

Gainera, aro digitalaren garai betean, olatuaren aparrean segiko du Hamaikak. Laster egingo dugu publiko Hamaika Smart TB aplikazioa edonondik eta nahieran sare bidez ikusteko geure telebistetan.

Informazio zerbitzuak indartuta

Udako denboraldiari amaiera emanda, Hamaika24 informazio zerbitzu digitala zein eguerdiko Gurean Gaur albistegia [14.00] martxan dira dagoeneko Hamaika telebistan, Karolina Suarez gidari.

Datorren astean, Gurean Gaur MGZ, Leire Regadas, gidari, magazina eta goizeko zein arratsaldeko orduz orduko albistegi albistegi zerbitzuak batuko zaizkie. Egunaren amaieran, Gurean Gaur iluntzeko albistegi nagusia gidatuko du Miriam de la Matak.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde deskonexioak ere izango ditu Hamaikak tokian tokiko informazio digitala eskainiz.

Nafarroako albistegi zerbitzuak ere abian dira Hamaikan Nafarroa Gaur informazio zerbitzuen bidetik, Sandra Urra kazetariarekin.

 

Eskaintza zabala

Gehiagorik ere izango da: KolpeZKolpe, Musika Zuzenean, Nafar Away, Klik Batean, Hamaika Leiho... Baina hau ez da dena izango.

 

Zuzenekoak

Zuzeneko emanaldiekin segitzeko asmoa du Hamaikak. Korrika24 10 eguneko zuzeneko jarraipenaren edota uda garaian, Delirium Tremens eta Rotten XII taldeen zuzenekoen kontzertuen arrakastaren ostean, udazkenean izango da aukera gehiago. Hasteko eta behin, Sare herritarrak urrian Donostian antolatu duen elkartasun jaialdia zuzenean eskainiko du Hamaikak egun osoko saio berezia eskainiz bertatik.

 

Smart TB aplikazioa

LTD Lurreko telebista digitalaren eta Euskaltelen bidez ikus daiteke Hamaika, baita ere hamaika/eus/zuzenean loturaren bidez ere, baina bada berrikuntza gehiagorik. Aro digitalaren garai betean, olatuaren aparrean segiko du Hamaikak. Laster egingo dugu publiko Hamaika Smart TB aplikazioa edonondik eta nahieran sare bidez ikusteko geure telebistetan.

 

Euskal komunitate digitala

Mundu zabalean barreiatutako euskal hiritarrek osatzen dugu dagoeneko euskal komunitatea. Aro digitalari esker komunikazio eta harremanak sakontzeko aukera izan dugu. Bide horretan, Hamaikak ekarpena egiten segi nahi du metropolitik harago. Zuzeneko seinalea munduko ordu erreferentzia ezberdinetara egokitzeko ahalegina egingo dugu denboraldian.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image