Zubietako erraustegiaren azpian dagoen errekara amoniakoa isuri dutela onartu dute

Zubietako erraustegiaren azpiko Arkaitzerreka errekastoan gertatutako isuri baten ondorioz, arrain ugari hilik agertu ziren joan den larunbatean. Ez zela inolako isuriketarik egon baieztatu zuten lehenengo momentuan. Orain jakin da, maiatzaren 7an amoniako isuriketa bat gertatu zela.