Zinta horiak kentzeko agindua "legez kanpokotzat" jo du Torrak

Quim Torra Kataluniako presidentea epaitu dute Kataluniako Auzitegi Nagusian. Apirilaren 28an eginiko hauteskunde kanpainan, preso politikoen aldeko inta horiak kentzeko agindu zion Espainiako Hauteskunde Batzordeak Torrari, eta honek ez zuen agindua bete.