Ziklo berriari ekin dio Gure Esku Dagok eta "erreferenduma lege bihurtzeko herri ekimena" abiaraziko du

Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Gure Esku Dagok ziklo berri bati ekin dio. Batetik, Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek bozeramailetzaren lekukoa Amalur Alvarez eta Josu Etxabururi eman diotelako eta, bestetik, "erreferenduma lege bilakatu" nahi dutela ohartarazi dutelako. Bide horretarako, herri ekimena bultzatuko dute, estatus politiko berriaren eztabaidan agente aktibo bilakatzeko.