
Zigor Urkiaga (Finantza aholkularia): “Bidezkoa litzateke baliabide horiek futbolera bideratzea funtsezkoagoak diren sektoreetan ere bermatzeko aukera balego”
Egunotan zalaparta handia sortu du Espainiako Lehen Mailako futbol taldeen itzulerak. Ligak eskuratuta, ehunka test egin dizkiete jokalari eta teknikariei eta eztabaida piztu da baliabide horiek futbolera bideratzen diren bitartean beste sektore askotako beharginek aukera hori ez dutelako. Zigor Urkiaga zuzenbide ekonomikoan aditua da, eta futbolzalea ere. Egoera ez dela bidezkoa iritzi dio eta uste du ez duela zentzurik futbolari lehentasuna ematea.