Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik? Elikadura burujabetza helburu, Azaroak 6 eta 8 bitartean, jardunaldiak antolatu dituzte Ipesek eta Laborek

“Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik? “ Galdera honi erantzuteko, Azaroak 6, 7 eta 8 bitartean , jardunaldiak antolatu dituzte, Labore eta Ipes elkarteak . Elikadura burujabetza ardatz izanik, bigarren urtea da elkarlanean jardunaldiak antolatzen dituztela. 3 egunetako jardunaldietan antolatutako hitzladien bitartez , nekazaritza eta kontsumitzaileen arteko aliantzak bultzatu, Gazte eta emakumeen nekazarien lana balorean jarri eta iparraldetik datorren arie freskoa ezagutzeko aukera eman nahi dute. Zer eta nola erosten dugun kontzientzazioa eta hiri batean bizi arren, elikadura burujabetza gauza daitekeen helburu bat dela plazaratu nahi dute Ipes eta Labore elkarteek, Azaroak 6 eta 8ra bitartean ospatuko dituzte jardunaldi hauen bitartez.