Zelaian zein Ibaiganera begira, aste erabakiorra Athletic-en

Talde zuri-gorriak egoera zaila pairatzen du, 13 jardunaldi igaro ostean, garaipen bakarra lortuta eta une honetan jaitsierako postuetan egonik. Horiek horrela, aste honetan, Huescaren aurka Kopan eta Levanteren kontra Ligan jokatu beharreko partidek garaipen berezia hartu dute. Bai sailkapenari begira, baita Eduardo Berizzo entrenatzailearen etorkizunari dagokionez. Bestalde, abenduaren 27an, egitekoak diren hauteskundeen kasuan, oraindik ere ez da hautagai ofizialik azaldu. Hala ere, mugimenduak egon badaude, besteak beste Aitor Elizegi sukaldari ezagunarenak edo GARA egunkariak aditzera emandako "Athletic indartu" plataformarena. BeƱat Zarrabeitia lankideak egoera aztertu du.