Zein eragin izan du konfinamenduak LGTBI kolektiboan?

Alarma-egoerak ezohiko situazioak eragin ditu, hala nola, LGTB kolektiboko pertsonak giltzapetuta egotea beren sexu- edo genero-izaera onartzen ez duten senideekin. Heteroarautik kanpo bizi diren lagunengan COVID19ak ondorio kaltegarriak izan ditzake eta horietan jarri du begirada Joseba Gabilondo Marques Hiruki Larroxa kolektiboko kideak. “Konfinamendu bikoitzaz” aritu da eta, kapitalismoa birustzat deskribatuta, sektore prekarioenen arteko aliantzan eta borroka kolektiboak gauzatzeko noranzkoan markatu du irtenbidea.