Xingola horiak bere horretan mantenduko ditu Generalitateak

Apirilaren 28ko hauteskundeen atarian, hauteskunde batzordeak astelehenean 48 orduko epea eman zion Generalitateko presidente Quim Torrari xingola horiak eraikin publikoetatik kentzeko. Erabaki hori hartu zuten, besteak beste, Ciudadanoseko Ines Arrimadasek hauteskunde batzordean jarri zuen salaketaren ondoren. Generalitateako presidenteak ez du erabakiaren inguruko adierazpenik egin, eta xingola horiak bere horretan mantenduko ditu Generalitateak. Apirilaren 28ko hauteskunde iragarpenak jokoz kanpo utzi ditu Kataluniako alderdi politikoak, kontutan hartuta herri hauteskundeak prestatzen ari zirela. Nolanahi ere, hasi dira beren zerrendak iragartzen.