Xabier Irujo (Renoko Unibertsitatea): "Noiz ikusiko dugu Guardia Zibila manifestarien aurrean belauniko?

George Floyden heriotzak Ameriketako Estatu Batuetako poliziaren arrazakeria jarri du berriro mahai gainean. Polizia zuri bat hiritar beltz bat hiltzen ikusi genuen, beste behin. Gertakariak hainbat protesta eta bestelako egoerak eragin ditu herrialdean. Covid19a ere hor dago eta horren gaineko kudeaketa berantiarra izaten ari da. Guzti horretaz aritu da Nevadan bizi den Xabier Irujo. Renoko Unibertsitatean Euskal Ikasketen zuzendaria da bera eta esan duenez, interesgarria litzateke Ameriketako Estatu Batuetan indarkeria polizialaren inguruan ematen ari den eztabaida Europara eramatea. Bestetik, arrazakeriaz hitz egitean arazo ekonomikoan jarri du fokua elkarrizketatuak. Honatx solasaldiaren aurrerapena.