Volkswageneko langileek greba egingo dute enpresak osasun arloan hartutako erabakia salatzeko

Volkswageneko langileek greba egingo dute enpresak gaixotasun komunen inguruan hartutako aldebakarreko erabakiaren kontra protestatzeko. Enpresa batzordeak greba deitu du abenduaren 17, 18, 19, 20 eta 23rako, LAB sindikatuak eskatuta.