Villavesako langileek autobusen maiztasuna handitzeko eskatu dute segurtasuna "berma" diezaieten

Iruñerriko Mankomunitateak %53an mantentzen du garraio publikoaren maiztasuna eta TCC enpresako langileek salatu dute herritarren mugikortasuna "handitu" egin dela azken egunotan.