Venezuelako iraultza bolivariarrarekiko elkartasun manifestazioa egingo dute larunbatean

Venezuelako herriak jasaten duen erabateko jazarpena salatu dute Euskal Herriko hainbat eragile sozialek, egeraren arrazoiak azaleratuz. Azaldu dute bost urteko gerra ekonomikoaren ondoren Estatu Batuek beren hitzetan txotxongilo golpista bat Juan Guaidó ezarri dutela presidente. Azken hilabeteetan herritarrek bizi duten zapalkuntza azaldu dute (zigor eta blokeo ekonomikoez gain, herria bi aldiz argi, ur, garraiobide zein telefonorik gabe utzi dutela salatuz. Nazio Batuen Erakundeak gizateriaren aurkako krimen gisa ezaugarritu du azken egoera hau. Adierazi dute jazarpen honek iraultza bolibartarra garaitu nahi duela. Azaldu dutenez, herrien arteko integrazio mekanismoak bultzatu dituena, baliabide naturalak berreskuratu eta herritarrei ahotsa eman besteak beste. Mugimendu hau babesteko deia egin dute.