Uztailaren 6an jende pilaketak saihesteko plangintzaz galdetu dio oposizioak Iruñeko Udalari

Geroa Baik Sanferminetako mahaia noiz deituko duen azaltzeko eskatu zuen batzordean eta hortik EH Bildu eta PSNrekin batera bertan behera gelditutako txupinazo eguneko planaz azalpenak ematera deitu zuten udal agintaritza.