Uztailaren 12rako deitu ditu Urkulluk hauteskundeak

Uztailaren 12rako deitu ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak. Ezohiko gobernu kontseilua zuen deituta lehendakariak, bertan bere erabakiaren berri eman ostean, hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du eta legeak dioenez, sinatzen den egunetik 54 egun igarotakoan ospatuko dira. Adierazi duenez, legeak ezarritakoa eta berak agindutakoa egin ostean hartu du erabakia.