Urtebete igaro da ETAk bere ibilbideari behin betiko amaiera eman zionetik

Euskal Herriaren historian mugarri izandako efemeridea eta aro berri bati ateak parez pare ireki zizkiona. 2009an, Ezker abertzaleak abiatutako bideari jarraiki, Aieteko adierazpena giltzarri, ETAk bere ekintzak bertan behera utzi zituen aurrena, ondoren armagabetu, eragindako kaltea aitortu eta azkenik desegin egin zen. Arnagako ekitalditik urtebete igaro denean, belaunaldi ezberdinak markatu zituen albistearen ondotik, gatazka lazgarri batek utzitako arrasto eta ondorioak behar bezala ixtea da euskal jendarteak, instituzio, eragile eta mugimendu sozialek duten erronka nagusietako bat.