Ukrainako hegazkinaren aurka bi misil jaurti zituztela baieztatu du Iranek

Hilaren 8an Irango Indar Armatuek eraitsi zuten Ukrainako hegazkina. Azken orduetan argitaratutako ikerketaren atariko txostenaren arabera, Ukrainar Nazioarteko aire-konpainiaren Boeing 737 hegazkinaren eraispena bi Tor-M1 misilen jaurtiketaren ondorioz gertatu zen.