UEUk aurtengo udako ikastaro eta jardunaldiak aurkeztu ditu

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu Katakrak aretoan. Aurten 30 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu dira azken urteetako arrakasta errepikatzeko asmoz. Leloa ere mantendu da unibertsitatearen lan ildo aldakorren barruan, erronkei jarraipena emateko asmoz. Bilbon, Euskaltzaindiarekin elkarlanean egindako jardunaldiaren bitartez emango zaie hasiera udako ikastaroei.