
Trumpek "iruzurtzat" jo du haren aurka abiatuko den epaiketa politikoa
Presidentea kendu edo ez bozkatu beharko dute Senatuan. Leporatzen zaiona da "botereaz abusatzea" eta haren aurkako ikerketa "oztopatzea". Epaitegi bilakatuko da, hala, goi ganbera. Mutch McConnel errepublikarrak aurkeztu du “impeachment”-erako arauen ebazpena. Akusazioak eta defentsak 24 ordu izango lituzkete arauen earabera kasua aurkezteko eta beren argumentuak plazaratzeko. Ebazpen hau Senatuak onartuz gero, argumentazio-saioak asteazken honetan hasiko liratezke.