Terrorismoaren aurkako jurisdikzioetan kondenatuak frantziar Estatuak hartutako neurrietatik kanpo geratu dira

Frantziar Justizia ministroak ateak itxi dizkio Covid-19 birusarekiko arrisku gehien izan dezaketen euskal presoen kaleratzearen aurreikuspen guztiei. Izan ere, ordenantzak aplikazioan baztertu egiten ditu «terrorismoaren aurkako legeen» esparruan kondenatutako pertsona guztiak.