Takashi Inui japoniarra Euskal Herrira itzuliko da Alavesen aritzeko

Betisen dituen minutu urriak aintzat hartuta, asiarrak Gasteizen utzita jokatuko du. Denboraldiaren amaieran, Alavesek Inui erosteko aukera izango du. Horrenbestez, Abelardok Ibai Gomez ordezkatuko duen hegalekoa eskuratuko du. Gogoratu, japoniarrak hiru kurtso eman zituela Eibarren, maila aparta eskainiz.