Susana Bera iruindarrak eskuratu du argazkilaritzako Pulitzer saria

Hong Kongen 2019ko udazkenean izandako istiluetako argazkiak saritu ditu epaimahaiak. 'Breaking News Photography' kategorian gailendu da Reuters agentziako beste argazkilari batzuekin batera.