Suediako Fiskaltzak zendutako publizista ultraeskuindar bat jo du Olof Palme ministroaren hiltzailetzat

Krister Petersson Suediako fiskal nagusiak artxibatu egin du Olof Palme lehen ministroaren heriotzaren ikerketa, hilketaren susmagarri nagusia hil egin delako. Suediako Fiskaltzak Stig Enström jo du Olof Palme lehen ministroaren hiltzailetzat, ministroa hil zuten lekutik gertu lan egiten zuen publizista bat. 1986ko otsailaren 28an hil zuten Palme.