Soldata arrakala bukatzeko eskatu dute epaitegietako eta komisaldegietako garbitzaileak

Irailaren 19tik greban daude epaitegietako eta komisaldegietako garbitzaileak. 153 egun daramatzate eta 120 egun baino gehiago greba mugagabea, eta elkarretaratzea egin dute gaur Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan duen delgaritzaren aurrean. Bertan, aldarrikatu dutena da kale-garbitzaileekiko daukaten soldata arrakalarekin bukatzea. Hiru puntu aipatu dituzte; alde batetik, sexuen araberako lanen arabera emakumeek egindako lanei balio txikiagoa ematen zaie. Bestetik, nabarmendu dute zaintza lanak eta enpleguak bat egiteak emakumeei kaltetzen diela adierazi dute. Azkenik, adierazi dute prekarietateak soldata arrakala handitzen duela eta honen eragin handiena emakumeek jasaten dute. Bestalde, azaldu dute Eusko Jaurlaritza ez dela betetzen ari onartutako plan berria eta gatazka hau konpontzearen ardura berarena dela.