
Sindikatuek “berdintasunaren aurkako erasorik” onartuko ez dutela adierazi dute
LAB, STEILAS, CCOO, ELA, UGT, ESK eta CGT-k Nafarroako auzitegiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute Skolae hezkidetza programaren aldeko aldarria egiteko. Epaileen erabakiaren aurrean Skolaeren “defentsa sutsu eta indartsua” egingo dutela berretsi dute sindikatuek.