Selektibitatearen inguruko “informazio falta” salatu dute ikasle eta hezkuntza eragileek

Hezkuntzako eragileek eta ikasleek selektibitateari buruzko "informazio falta" salatu dute. Hori dela eta, elkarrretaratzeak egingo dituzte bihar, selektibitatea baldintza duinetan egiteko eskatzeko. Izan ere, erakundeek "aldebakarreko erabakiak" hartu dituztela kritikatu dute. Horren aurrean, azterketa egiteko hainbat neurri proposatu dituzte.