Selektibitatea EHUn, BECen eta ikastetxeetan egingo da

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren azterketen ohiko deialdia uztailaren 6, 7 eta 8an egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen instalazioetan, bigarren hezkuntzako zenbait ikastetxetan eta BECen. Ezohiko deialdia, berriz, uztailaren 20, 21 eta 22an izango da. Bestalde, Gasteizen eta Iruñean elkarretaratzeak egin dituzte ikasle eta hezkuntza eragileek Hezkuntza sailak salbuespen egoeran azterketekin aurrera jarraitu izana salatzeko.