Seed Capitalek 4,2 milioi euroko inbertsioa egin du 2019an

Bizkaiko Foru Aldundiaren hazi-kapitaleko sozietateak 53 enpresa lagundu ditu bere funtsen bidez. Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak eta Oscar Ugarte Seed Capitaleko zuzendariak jakitera eman dute sozietatearen 2019ko balantzea eta inbertsioaren arloko “maximo historikoa” azpimarratu dute.