Realeko neska mutilek garaipenekin hasi dute urtea

Realak garaipena lortu du Real Madrilen aurka Bernabeuen. Imanol Alguacil entrenatzailearen estreinaldi ezin hobea izan da. 93-94 denboraldian zeresana izan zuen entrenatzaileak,jokalari zela, txuri-urdinek garaipena lortu zutelako Madrilen emaitza berarekin eta Imanolek sartu zuen gol bat. Talde txuri-urdinak 15 urte zeramatzan Santiago Bernabeuen irabazi gabe. Errealeko nexkek ere garaipena etxean utzi dute LogroƱoren aurka izandako partidan. 3 puntu poltxikora eta Ligan zortzigarren postuan geratu dira 22 punturekin.