Porrota ezkutatzen ez duen akordio batekin bukatu da COP25

Bukatu da klima larrialdiaren aurkako gailurra. Madrilen burututako goi-bilera abenduaren 15ean bukatu da, aurreikusia zegoena baino bi egun beranduago. Emaitza, gutxieneko minimoetara heltzen ez den testua izan da. Gauzatutakoa, “etsigarritzat” deskribatu du Antonio Guterres, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak.