Pili Zabalak Podemos Ahal Dugutik "aldentzeko” beharra duela adierazi du

Ahal Duguko lehendakarigai izandakoak esan du “ez duela proiektu politikorik”, Unidas Podemoseko zuzendaritza nazionalak GALi buruzko ikerketa batzordeari ezetz esan diola jakin ondoren. Izan ere, Pablo Iglesiasek nabarmendu du “ez dela une egokia” horretarako. Joxi Zabala, Ahal Duguko parlamentari ohiaren neba, GALek erahil zuen 1984an.