Parlamentu britainiarrak atzera bota du berriro ere Theresa Mayren Brexiterako proposamena

Britainia Handiko parlamentuak atzera bota zuen atzo Theresa Mayk Brexiterako aurkeztutako akordioaren azken bertsioa. 16 egun geratzen dira Britainia Handia Europar batasunetik irteteko, eta oraindik ez dago argi nola gauzatuko den irteera. Are gehiago, posible da irteera data bera atzeratzea ere, edo baita, teorian behintzat, Batasunetik irteera bertan behera uztea ere. Hurrengo egunetako aukera aztertu ditugu.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image