
Parkea Bizirik elkarteak Santa Klarako itsasargiaren inguruko asmoak salatu ditu
Santa Klara uharteko itsasargian egingo dituzten lanek ingurunean izango duten eragina salatu dute Parkea Bizirik talde naturalistako kideek. Donostiako udal gobernuaren asmoa itsasargia hautsi eta barruan eskultura bat jartzea da, eta 4.200.000 euroko aurrekontua aurkeztu dute horretarako. Parkea Bizirik-ek lanek bertako faunan eta floran, ekonomian eta ondare historikoan kalteak eragingo dituztela uste du.