
Parisek hezkuntzan egin nahi dituen murrizketen aurka, greba eguna Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan
Frantziako Gobernuko Hezkuntza Ministerioaren politiken eta murrizketen aurka, greba egin dute, astelehenez, Ipar Euskal Herriko ikastetxeek. Kolegioetako eta lizeoetako 2.650 postu ezabatzeko asmoa aipatu dute; beste 500 postu irakaskuntza pribatuan, eta 400 administrazioan. Hori salatu dute zazpi sindikatuk elkarrekin egindako deialdiaren bidez, eta Ipar Euskal Herriko kasuan, Baionan egin dute manifestazioa.