Osasunak 2021era arte luzatu du Unai Garcia atzelariaren kontratua

Osasunak Unai Garcia atzelariaren kontratua 2021erarte luzatu du. Modu honetan klubak harrobiko jokalariei jarraikortasuna emateko politikari jarraipena eman dio eta Oier, Torres eta David Garciarekin egin bezala urtebete luzatu du Unai Garciaren kontratua.