Osakidetzako Larrialdietako zuzendariak dimisioa eman du konfinamendu garaian bigarren egoitzara joan ostean

Jon Sanchez Osakidetzako Larrialdietako zuzendariak dimisioa eman du astearte honetan; alarma egoeran itxialdia urratu, eta bigarren etxebizitzara joatea egotzi diote. Lakuako Gobernuak bere dimisioa onartu du.